lunes, 20 de diciembre de 2010

Google maps : Mapa pertsonalizatuak

Google Maps aplikazioak ez du balio bakarrik helbideak aurkitzeko. Hezkuntzarako oso tresna interesgarria da, era kolaboratiboan, mapa pertsonalizatuak sortu daitezkeelako.

Hona  hemen adibide batzuk :

Getxoko koloreak
El Gran Bilbao desde el espacio
Viaje de Darwin alrededor del mundo
Fin de la 2ª Guerra Mundial e inicio de la guerra fría
Mapa MatemaTICo
Paseo literario virtual

Bideo-tutorial :

Dipity : denbora lerroak

Dipity denbora lerro interaktiboak sortzeko erabiltzen den aplikazio kolaboratibo bat da. Historian ezezik beste arlo askotan ere erabil daiteke, ondoan Arrigorriaga Institutuko Batxilergoko 1.mailako irakasle eta ikasleek sortutako denbora lerro bat duzue . Testuarekin batera, irudiak, bideoak eta loturak txertatu daitezke eta timeline, flipbook, zerrenda edo mapa moduan (gertaeran geolokalizatzen badira noski) ikusi daitezke.


Dokumentuak hodeian ipini

Badaude zerbitzu asko "hodeian", hau da online, gure dokumentuak igotzeko geroago blog, wiki edota web batean txertatu ahal izateko. Ezegunenak dira : Slideshare , Scribd eta Issuu. Normalean Slideshare erabiltzen da aurkezpenak (ppt eta antzekoak) igotzeko, Scribd-era pdf-ekin lan egiten da eta Issuu-n a flash formatuko aldizkari edota liburuak sortu ahal ditugu.

Funtzionamendua berdina da hiru zerbitzu hauetan : Harpidetza egin, igo dokumentua, itxaron publikatu arte eta, nahi izanez gero, txertatzeko kodea eskuratu.



Tutorial Scribd