Interneteko historia. Web 1.0
- Internet 60. hamarkadan jaio zen. Noski garai hartan bakarrik batzuek erabiltzen zuten. Irakurri "Historia de Internet" dokumentua.
- Web zerbitzua, orain guztiok erabiltzen duguna, 1.990 urtean jaio zen (Tim Berners-Lee eta Robert Cailliau, CERNeko zientifikoek asmatutakoa). Handik aurrera zabaldu zen interneteko erabilera.
- Orriak hiperestekekin konektatuta zeuden. Web 1.0 zen. Bere ezaugarriak honako hauek ziren:
- Adituek soilik egiten zituzten web orriak
- Erabiltzaileak irakurle hutsak ziren
- Orri estatikoak aktualizazio gutxirekin
- Elkarregintza edo interakzio minimoa orrietan
- Asmo onekin hasi zen Internet, baina laster enpresa askok diru azkarra atera nahi zuten sare horretatik eta 1.997-2.001 urteetan "burbuja.com" ezaguna sortu zen. Burtsan enpresa horien akzioak gehiegi igo ziren eta"crack"-a sortu zen. Crack horren ondoren inork ez zuen inbertitu nahi "punto-com" enpresetan.
- Urte txar horietan beste kontzeptu bat sortu zen: Web 2.0 (batez ere Google enpresa atera ondoren).
Web 2.0. Zer da
- Web 2.0 izena Tim O’Reilly (2004) erabili zuen lehenengo aldiz
- “ La aplicación web 2.0 es una que mejora cuantas más personas la utilizan. Su corazón es la capacidad de utilizar la inteligencia colectiva (nadie sabe todo, todos saben algo) "
- Web 2.0 aplikazioak ondorengo ezaugarriak betetzen dituzte:
- Gauza sinpleak egiten dituzte
- Elkarrekintza eta parte-hartzea bultzatzen dira
- Errazak dira erabiltzeko (edonork egin ditzake)
- Taldeko lana bultzatzen dute
- Informazioa konpartitzen da
- Software dohainik edo merkea da
Web 2.0 Aplikazioak
Esan ditugun ezaugarriekin aplikazio asko sortu ziren. Talde batzuetan sailka daitezke:- Giza sareak: Facebook, Tuenti, MySpace, Twitter, e.a.
- Edukiak sortzeko lekuak:
- blogak (WordPress, Blogger),
- wikiak (Wikispaces, Mediawiki, Google Sites),
- dokumentuak, aurkezpenak (Google Docs, Scribd, Slideshare),
- Irudiak (Flickr, PicasaWeb, Picnik)
- bideoak (Youtube)
- e.a.
- Informazioaren antolakuntza azkarra eta soziala:
- bilatzaileak (Google, Bing, Yahoo),
- RSS irakurleak (Google Reader),
- giza markadoreak (Delicious).
- e.a.
- Beste zerbitzu batzuk:
- idazmahai birtualak (Netvives, iGoogle),
- Disko gogor birtualak (Megaupload, Rapidshare, Dropbox)
- Musika eta telebista erreproduzitzaileak
- e.a.
Testua: Jose Luis Torrens
No hay comentarios:
Publicar un comentario