lunes, 20 de diciembre de 2010

Google maps : Mapa pertsonalizatuak

Google Maps aplikazioak ez du balio bakarrik helbideak aurkitzeko. Hezkuntzarako oso tresna interesgarria da, era kolaboratiboan, mapa pertsonalizatuak sortu daitezkeelako.

Hona  hemen adibide batzuk :

Getxoko koloreak
El Gran Bilbao desde el espacio
Viaje de Darwin alrededor del mundo
Fin de la 2ª Guerra Mundial e inicio de la guerra fría
Mapa MatemaTICo
Paseo literario virtual

Bideo-tutorial :

Dipity : denbora lerroak

Dipity denbora lerro interaktiboak sortzeko erabiltzen den aplikazio kolaboratibo bat da. Historian ezezik beste arlo askotan ere erabil daiteke, ondoan Arrigorriaga Institutuko Batxilergoko 1.mailako irakasle eta ikasleek sortutako denbora lerro bat duzue . Testuarekin batera, irudiak, bideoak eta loturak txertatu daitezke eta timeline, flipbook, zerrenda edo mapa moduan (gertaeran geolokalizatzen badira noski) ikusi daitezke.


Dokumentuak hodeian ipini

Badaude zerbitzu asko "hodeian", hau da online, gure dokumentuak igotzeko geroago blog, wiki edota web batean txertatu ahal izateko. Ezegunenak dira : Slideshare , Scribd eta Issuu. Normalean Slideshare erabiltzen da aurkezpenak (ppt eta antzekoak) igotzeko, Scribd-era pdf-ekin lan egiten da eta Issuu-n a flash formatuko aldizkari edota liburuak sortu ahal ditugu.

Funtzionamendua berdina da hiru zerbitzu hauetan : Harpidetza egin, igo dokumentua, itxaron publikatu arte eta, nahi izanez gero, txertatzeko kodea eskuratu.



Tutorial Scribd

lunes, 29 de noviembre de 2010

Photopeach: Argazkiak, testuak eta audioak Slideshow-ak sortzeko


Photopeach beste modu bat da informazioa aurkezteko. Kasu honetan argazki, testu eta soinuen bitartez "slideshow" (argazkien aurkezpena) oso era erraz batean egiten da emaitza ikusgarriak lortzen. Honetaz aparte, erantzun eleanitzeko galdetegiak ere sortu daitezke.

Tutorial Photo Peach

Galdetegien adibideak :
http://ticsetacs.blogspot.com/2010/10/preguntas-que-nuncas-te-has-hecho-on.html (galdetegi hutsa)
http://klikentailerra.blogspot.com/2010/11/cuestionario-con-pphotopeach.html  (konbitanua)

Google on PhotoPeach

Google on PhotoPeach

Artikulu eta tutorial interesgarriak:

http://www.educacontic.es/va/blog/photopeach-una-magnifica-opcion-para-contar-historias-y-crear-cuestionarios
http://www.slideshare.net/Andreatej/photopeach-tutorial-2916914
http://www.slideshare.net/AnaBasterra/tutorial-de-photo-peach-2736270
http://www.youtube.com/watch?v=cyZlJ1oujQE

Glogster : poster online eta interaktiboak


Gloster-eko posterrak informazioa era interaktibo, dibertigarri eta ikusgarria  aurkeztekoak dira. Testuak, irudiak, bideoak, soinuak eta loturak txertatu daitezke.
Bi modalitate daude : Glogster (honetan harpidetza, posta elektronikoko kontu baten bidez, egin ondoren glogsterrak sortu daitezke) edo EduGlogster (honetan irakasleak bere posta elektronikoklo kontu baten bidez harpidetza egiten du eta ondoren bere ikasleentzat Glogsterren kontuak sortzen ditu posta elektronikoko konturik gabe).

Artikulu eta tutorial batzuk :

Zertarako Glosterrak?

Bideotutoriala




Beste tutorial batzuk :


martes, 23 de noviembre de 2010

Blogak Blogger zerbitzuan

Irudiaren jatorria





Blog-a gai jakin bati buruz arikuluak biltzen dituen Web orrialde bat da . Lehen tokian azalduko da artikulurik berriena. Artikuluak aukera ematen du irakurleek beren iruzkinak egin eta egileak horiei erantzuteko , hots , elkarrizketa bat izatea ahalbidetzen du. Web orrialde klasikoak bestelakoak dira , erabiltzaileek norabide bakarreko harremana bakarrik izan baitezakete , eskaintzen duten edukia irakurri edo deskargatu daiteke. Blog-etan berriz , bi norabideko harremana dago , ageri den edukia dela eta , argitaratutako artikuluen inguruan erabiltzaileak bere ñabarduak edo ekarpenak egin baititzake.

Blogak kolektiboak edo indibidualak izan daitezke , publikoak edo pribatuak . Blog pribatuak egileak erabakitzen dituen lagunek bakarrik irakur ditzakete. Egileak pasahitz bat hautatzen du blog-eko edukira sartu ahal izateko. Blog bakoitzaren erabilera eta gaiak askotarikoak dira : pertsonala , periodistikoa , enpresariala edo korporatiboa, teknologikoa , hezkuntzarekin lotua....



Tutorialak :




Eredu didaktikoak :

martes, 16 de noviembre de 2010

Google Docs

Irudiaren jatorria


Google Docs Googleren zerbitzua da, on-line gauzatu ahal izateko irakasleek gehien erabiltzen dituzten aplikazioak:


Testu-prozesatzailea.
Kalkulu-orria
Aurkezpenak.

Formularioak/Galdetegiak
Marrazkiak

Google Docs ean, konparti, argitara, webgunetara edo blogetara esteka dezakegu...


Hurrengo bideoan Google Docs eko oinarrizko hastapenak ikus daitezke.




Google docs heziketa erabilpenak:

Erabiltzeko, beste aukera askoren artean, hauexek proposatzen ditugu:


  • Ikasleentzako lan proposamenak publikatu. Aplikazio honetan, ikasleek, azalpenak, ariketak edo lanen argibideak, begira dezakete. 
  • Irakasleak, ikasleek egin dituzten lanak zuzendu ditzake, eta akatsak edo balorazioa adierazi.
  • Ikasle talde batek era kolektiboan dokumentuak sortu ahal ditu, eta irakasleentzat abantaila da, partaide bakoitzaren, dokumentuaren sormen eta historiala erregistratzen delako; honek taldeko zein bakarkako lanen balorapena errazten du. Ikasleek etxetik lan egin ahal dute: institutuko informatika gelan bertan egotea ez da beharrezkoa.
  • Elkarlanak beste pertsonengan eremu zabal batean, lanak ondo egiteko gogoa handitzen du, lankideak ikuspuntu berdinetik miatzen daudelako.
  • Hezkuntza zentroentzat beste abantailak daude: Software jabedun lizentziak erostea, ordenagailu bakoitzean instalatzea, banan-banan konfiguratzea eta gaurkotzea ez da beharrezkoa. Internetera konektatuta egotea baino ez da behar.





Tutorialak






Sakontzeko: