martes, 9 de noviembre de 2010

RSS : Edukien sindikazioa . Google Reader

Jatorrizko irudia
Baietz ondo egongo litzatekeela hainbat leku ezberdinetan zuri interesatzen zaizun, eta sarri eguneratzen den informazioa biltzea, leku guzti horietara zuzendu gabe? Adi nola egiten den.







Beraz, Interneteko web-orri askotan agertzen den ikur laranja hau, rss3.jpg, edukien sindikazioaadierazten du. Interesatzen zaigun web-orri, leku edo blog-aren harpide egiteko bidea da, bertan gertatu diren berrikuntzak edo aldaketak ikusteko. Honela informazio iturri askotara heldu eta kontrolatu ditzakegu.
Jario-irakurleei esker (RSS jarioak irakurtzeko programa edo guneak) nahi bezain besteko blogen eduki laburtua eskuratu daiteke sistema eragilearen mahaigainean, posta elektronikoko aplikazioetan edo jario-irakurle bezala funtzionatzen duten aplikazioetan. Ez da beharrezkoa web nabigatzailea ireki eta webgune guztiak banaka bisitatzea.



Guzti hori oso ondo dago, beraz praktikan jarriko dugu. RSS jarioa erabili baino lehen erabaki behar dugu zein izango den gure rss jario-irakurlea. Gure gomendioa, Google Reader -ekin egitea da, eta horrela egingo dugu.
Ondorengo pausuak dira:
a) gure informazio iturriak identifikatu,
b) gero iturri horiek eskaintzen dizkiguten albiste zerbitzutara sindikatu.
c) azkenik jario irakurle batean, harpidetza guztiak gehitu.
Horrela, egunero egin beharko genukeen lan bakarra jario irakurlea begiratzea izango litzateke. Berak emango baitigu sortu berri diren albisteen berri.


No hay comentarios:

Publicar un comentario