lunes, 29 de noviembre de 2010
Photopeach: Argazkiak, testuak eta audioak Slideshow-ak sortzeko
Photopeach beste modu bat da informazioa aurkezteko. Kasu honetan argazki, testu eta soinuen bitartez "slideshow" (argazkien aurkezpena) oso era erraz batean egiten da emaitza ikusgarriak lortzen. Honetaz aparte, erantzun eleanitzeko galdetegiak ere sortu daitezke.
Tutorial Photo Peach
Galdetegien adibideak :
http://ticsetacs.blogspot.com/2010/10/preguntas-que-nuncas-te-has-hecho-on.html (galdetegi hutsa)
http://klikentailerra.blogspot.com/2010/11/cuestionario-con-pphotopeach.html (konbitanua)
Google on PhotoPeach
Google on PhotoPeach
Artikulu eta tutorial interesgarriak:
http://www.educacontic.es/va/blog/photopeach-una-magnifica-opcion-para-contar-historias-y-crear-cuestionarios
http://www.slideshare.net/Andreatej/photopeach-tutorial-2916914
http://www.slideshare.net/AnaBasterra/tutorial-de-photo-peach-2736270
http://www.youtube.com/watch?v=cyZlJ1oujQE
Glogster : poster online eta interaktiboak
Gloster-eko posterrak informazioa era interaktibo, dibertigarri eta ikusgarria aurkeztekoak dira. Testuak, irudiak, bideoak, soinuak eta loturak txertatu daitezke.
Bi modalitate daude : Glogster (honetan harpidetza, posta elektronikoko kontu baten bidez, egin ondoren glogsterrak sortu daitezke) edo EduGlogster (honetan irakasleak bere posta elektronikoklo kontu baten bidez harpidetza egiten du eta ondoren bere ikasleentzat Glogsterren kontuak sortzen ditu posta elektronikoko konturik gabe).
Artikulu eta tutorial batzuk :
Zertarako Glosterrak?
- Glogster: Algo más que un cartel (Educacontic)
- Glogs ¿Para qué os quiero? Ejemplos de usos educativos (A pie de aula- blog de Lourdes Domenech)
Bideotutoriala
Beste tutorial batzuk :
martes, 23 de noviembre de 2010
Blogak Blogger zerbitzuan
Irudiaren jatorria |
Blog-a gai jakin bati buruz arikuluak biltzen dituen Web orrialde bat da . Lehen tokian azalduko da artikulurik berriena. Artikuluak aukera ematen du irakurleek beren iruzkinak egin eta egileak horiei erantzuteko , hots , elkarrizketa bat izatea ahalbidetzen du. Web orrialde klasikoak bestelakoak dira , erabiltzaileek norabide bakarreko harremana bakarrik izan baitezakete , eskaintzen duten edukia irakurri edo deskargatu daiteke. Blog-etan berriz , bi norabideko harremana dago , ageri den edukia dela eta , argitaratutako artikuluen inguruan erabiltzaileak bere ñabarduak edo ekarpenak egin baititzake.
Blogak kolektiboak edo indibidualak izan daitezke , publikoak edo pribatuak . Blog pribatuak egileak erabakitzen dituen lagunek bakarrik irakur ditzakete. Egileak pasahitz bat hautatzen du blog-eko edukira sartu ahal izateko. Blog bakoitzaren erabilera eta gaiak askotarikoak dira : pertsonala , periodistikoa , enpresariala edo korporatiboa, teknologikoa , hezkuntzarekin lotua....
Tutorialak :
Eredu didaktikoak :
martes, 16 de noviembre de 2010
Google Docs
Irudiaren jatorria |
Testu-prozesatzailea.
Kalkulu-orria
Aurkezpenak.
Formularioak/Galdetegiak
Marrazkiak
Google Docs ean, konparti, argitara, webgunetara edo blogetara esteka dezakegu...
Hurrengo bideoan Google Docs eko oinarrizko hastapenak ikus daitezke.
Google docs heziketa erabilpenak:
Erabiltzeko, beste aukera askoren artean, hauexek proposatzen ditugu:
- Ikasleentzako lan proposamenak publikatu. Aplikazio honetan, ikasleek, azalpenak, ariketak edo lanen argibideak, begira dezakete.
- Irakasleak, ikasleek egin dituzten lanak zuzendu ditzake, eta akatsak edo balorazioa adierazi.
- Ikasle talde batek era kolektiboan dokumentuak sortu ahal ditu, eta irakasleentzat abantaila da, partaide bakoitzaren, dokumentuaren sormen eta historiala erregistratzen delako; honek taldeko zein bakarkako lanen balorapena errazten du. Ikasleek etxetik lan egin ahal dute: institutuko informatika gelan bertan egotea ez da beharrezkoa.
- Elkarlanak beste pertsonengan eremu zabal batean, lanak ondo egiteko gogoa handitzen du, lankideak ikuspuntu berdinetik miatzen daudelako.
- Hezkuntza zentroentzat beste abantailak daude: Software jabedun lizentziak erostea, ordenagailu bakoitzean instalatzea, banan-banan konfiguratzea eta gaurkotzea ez da beharrezkoa. Internetera konektatuta egotea baino ez da behar.
Tutorialak
Sakontzeko:
Gaitasun digitala hitz gutxitan
Informazio aurkezteko tresnak ikusi baino lehen, begira ezaiozue aurkezpen honi:
viernes, 12 de noviembre de 2010
Picasa Web Albums
Picasaren web albumak dohaniko zerbitzua da Googlek garatutakoa. Gainera, argazkiak elkarbanatzeko aukera arin errazten du, gure argazkiak antolatzekoa, aurkezpenak garatzekoa eta argazki hauek web albumen bidez elkarbanatzekoa.
Picasaren web albumetara iristeko, Google kontua erabiliko dugu eta gure nabigatzaileaz argazkiak web albumetara igon ahalko ditugu. Gero, gure blogetan edo wikietan baliatuko ditugu.
Picasaren web albumak erabiltzeko sarrera:
http://picasa.google.es/support/bin/answer.py?answer=93184&topic=10748#upload
Picasaren web albumen helbide lagungarri honetan, sarrera bikain bat aurkitu ahal dugu ondorengo galderak erantzun diezazkigun:
http://picasa.google.es/support/bin/answer.py?answer=93184&topic=10748#upload
Picasaren web albumen helbide lagungarri honetan, sarrera bikain bat aurkitu ahal dugu ondorengo galderak erantzun diezazkigun:
- Nabegatzailetik argazkiak igo
- Posta elektronikoaren bidez igo
- Nahi dituzun lagunekin edo mundu osoarekin argazkiak konpartitu
- Argazkiak barrukotasunean eduki
- Zure argazkien erabilpena kontrolatu
- Argazkiak kudeatu
- Zure argazkiak mapan jarri
- Argazki berriak aurkitu
Web albumak
Sarrera txiki honez gain, helbide honetan, http://picasa.google.com/support/bin/topic.py?topic=8989, informazio gehiago aurkituko duzu:- Web albumen kudeaketaz
- Web albumen sormenaz
- Konpartitutako web albumez
- Pribatutasunaren konfigurazio eta poltikak
Arazoen ebazpena
- Biltegiratze egunerapena
- Argazkien igoera etaegunerapena
- Erabiltzaileen izenak eta pasahitzak
Informazio gehiago
- Konpartitutako web albumak
- Izen etiketak
- Arakatzea
- Picasaren web albumen erabilpena, Bloggerez
- Web abumen kudeaketaz
- Behera kargatzeko albumak eta argazkiak
- Etiketatutakoa eta bilaketak
- Picasaren web albumak sakelako telefonoetarako (sega potoetarako)
- Zure argazkien kokapena mapetan
- Biltegiratze egunerapena
martes, 9 de noviembre de 2010
RSS : Edukien sindikazioa . Google Reader
Jatorrizko irudia |
Baietz ondo egongo litzatekeela hainbat leku ezberdinetan zuri interesatzen zaizun, eta sarri eguneratzen den informazioa biltzea, leku guzti horietara zuzendu gabe? Adi nola egiten den.
Beraz, Interneteko web-orri askotan agertzen den ikur laranja hau, , edukien sindikazioaadierazten du. Interesatzen zaigun web-orri, leku edo blog-aren harpide egiteko bidea da, bertan gertatu diren berrikuntzak edo aldaketak ikusteko. Honela informazio iturri askotara heldu eta kontrolatu ditzakegu.
Jario-irakurleei esker (RSS jarioak irakurtzeko programa edo guneak) nahi bezain besteko blogen eduki laburtua eskuratu daiteke sistema eragilearen mahaigainean, posta elektronikoko aplikazioetan edo jario-irakurle bezala funtzionatzen duten aplikazioetan. Ez da beharrezkoa web nabigatzailea ireki eta webgune guztiak banaka bisitatzea.Guzti hori oso ondo dago, beraz praktikan jarriko dugu. RSS jarioa erabili baino lehen erabaki behar dugu zein izango den gure rss jario-irakurlea. Gure gomendioa, Google Reader -ekin egitea da, eta horrela egingo dugu.
Ondorengo pausuak dira:a) gure informazio iturriak identifikatu,
b) gero iturri horiek eskaintzen dizkiguten albiste zerbitzutara sindikatu.
c) azkenik jario irakurle batean, harpidetza guztiak gehitu.
Horrela, egunero egin beharko genukeen lan bakarra jario irakurlea begiratzea izango litzateke. Berak emango baitigu sortu berri diren albisteen berri.
Google Calendar
Elkarlaneko egutegia behar baduzu edo memoria galtzen ari bazara eta gertakizunak gogoratzeko zerbaitek abisatzea nahi baduzu zurea "Google Calendar" aplikazioa da, eta hau ere Gmail-eko kontua erabiliz.
View more presentations from Ramón OVELAR.
lunes, 8 de noviembre de 2010
Edukinen lizentziak
Irudiaren jatorria |
Lan sortu eta argitaratzen dugunean, ez badugu besterik zehazten, automatikoki "Copyright" lizentzia ezartzen diogu. Honek esan nahi du beste batek edozertarako erabili nahi badu gure lana baimena eskatu behar digula (egilearen eskubide guztiak erreserbatuta daude) . Konpartitu nahi dugunean era zabalago batean, beste lizentzia mota bat ezarri behar diogu gure lanari : "Copyleft" (erabat irekia, mugarik gabe) edo Creative Commons lizentzietariko bat (lana erabil daiteke eskubide batzuk errespetatuz).
Modu berean, beste baten lana (dokumentu bat, argazkia , bideoa, etab) erabili nahi dugunean lan honek duen lizentzia mota errespetatu behar dugu.
Ikusi bideo hau :
Zelan aukeratu Creative Commons lizentzia bat :
- Jo helbide honetara : http://creativecommons.org/choose/?lang=eu (euskeraz) edo http://creativecommons.org/choose/?lang=es_CO (gaztelaniaz)
- Bete formularioa lanaren ezaugarriekin
- Klikatu "Aukeratu baimen bat" edo "Escoja una licencia"
- Hautatu Logoa
- Kopiatu ematen den kodea beste web orri batean (blog, wiki, etab) logoa txertatzeko edota gorde logoa zuzenean (irudi moduan) zure lanean ipintzeko.
Aurkezpen honetan Creative Commons lizentzia guztiak azaltzen dira :
Licencias Creative Commons
View more presentations from José Luis Menéndez.
Creative Commons web gunea : http://es.creativecommons.org/
Creative Commons web gunea : http://es.creativecommons.org/
Irudiaren jatorria
Irudiak Creative Commons lizentziarekin dituzten gune batzuk :
Bestelako edukinak bilateko :
|
iGoogle
IGoole bilatzailea, gure posta elektronikoa, gure herriko eguraldia, hiztegiak, berriak , etab dituen Google-eko web orri pertsonalizatua da.
tutorial igoogle
View more presentations from Ana Romano.
Gmail : Google-eko posta elektronikoa
Gmail Googleko posta-zerbitzua da. Interneteko posta-zerbitzuen artean, arrakasta handiena duenarekikoa da.
Gmaileko erabilera oso intuikorra da, ideia honekin posta oso erabilgarria eta eraginkorra da.
Googleren teknologia berriari esker, spam gutxiago izango dugu. Horrela nahi ez dituzun mezu gutxiago jasoko dituzu.
Gure sakelako telefonoetan mezuak jaso ditzakegu.
Gmaileko beste ezaugarri garrantzitsuak hurrengoak dira.
- Zerbitzua dohainik da.
- Hasierako 7 Gigabyteak informazioa biltzeko dugu.
- Mezu-bilaketa.
- Elkarrizketak (txat).
Kontu bat sortzeko Gmaileko web orrialdera joan eta hor kontua eskatu behar dugu oso era errazean. Kontua eskatzeko hurrengo linkean klikatu: Gmail.
Bere biltzeko gaitasun handiari esker, dohainik diren beste posta-zerbitzuen artean bereizten da.
Gmailen ez dago karpetarik, mezuak etiketen bitartez sailkatzen ditu eta oso interesgarriak iruditzen zaizkigunak, izar baten bitartez desberdintzen ditugu.
Ondo ikasteko Hezkuntza Saileko Eskola 2.0 web gunean ipini duten tutorialera joko dugu :
KONTAKTUEN KUDEAKETA GMAIL-EN
Klikatu "Contacto nuevo"
Bete datuak (gutxinenez Izan-abizenak eta Posta elektronikoko atalak)
Behin kontaktuak sorturik, taldetan sailkatu daitezke. Begira marrazkiari :
Eta web 2.0 hezkuntzan, zertarako?
Ikasleek ikus-entzunezko hizkuntza ulertu eta erabiltzen dute. Erabil dezagun hizkuntz bera ulertzeko sarreraren izenburuan dagoen galdera:
Web 2.0... Zer da hau?
Gaiari hasiera emateko, emaiezu begirada bat bideo hauei :
Testua: Jose Luis Torrens
Interneteko historia. Web 1.0
- Internet 60. hamarkadan jaio zen. Noski garai hartan bakarrik batzuek erabiltzen zuten. Irakurri "Historia de Internet" dokumentua.
- Web zerbitzua, orain guztiok erabiltzen duguna, 1.990 urtean jaio zen (Tim Berners-Lee eta Robert Cailliau, CERNeko zientifikoek asmatutakoa). Handik aurrera zabaldu zen interneteko erabilera.
- Orriak hiperestekekin konektatuta zeuden. Web 1.0 zen. Bere ezaugarriak honako hauek ziren:
- Adituek soilik egiten zituzten web orriak
- Erabiltzaileak irakurle hutsak ziren
- Orri estatikoak aktualizazio gutxirekin
- Elkarregintza edo interakzio minimoa orrietan
- Asmo onekin hasi zen Internet, baina laster enpresa askok diru azkarra atera nahi zuten sare horretatik eta 1.997-2.001 urteetan "burbuja.com" ezaguna sortu zen. Burtsan enpresa horien akzioak gehiegi igo ziren eta"crack"-a sortu zen. Crack horren ondoren inork ez zuen inbertitu nahi "punto-com" enpresetan.
- Urte txar horietan beste kontzeptu bat sortu zen: Web 2.0 (batez ere Google enpresa atera ondoren).
Web 2.0. Zer da
- Web 2.0 izena Tim O’Reilly (2004) erabili zuen lehenengo aldiz
- “ La aplicación web 2.0 es una que mejora cuantas más personas la utilizan. Su corazón es la capacidad de utilizar la inteligencia colectiva (nadie sabe todo, todos saben algo) "
- Web 2.0 aplikazioak ondorengo ezaugarriak betetzen dituzte:
- Gauza sinpleak egiten dituzte
- Elkarrekintza eta parte-hartzea bultzatzen dira
- Errazak dira erabiltzeko (edonork egin ditzake)
- Taldeko lana bultzatzen dute
- Informazioa konpartitzen da
- Software dohainik edo merkea da
Web 2.0 Aplikazioak
Esan ditugun ezaugarriekin aplikazio asko sortu ziren. Talde batzuetan sailka daitezke:- Giza sareak: Facebook, Tuenti, MySpace, Twitter, e.a.
- Edukiak sortzeko lekuak:
- blogak (WordPress, Blogger),
- wikiak (Wikispaces, Mediawiki, Google Sites),
- dokumentuak, aurkezpenak (Google Docs, Scribd, Slideshare),
- Irudiak (Flickr, PicasaWeb, Picnik)
- bideoak (Youtube)
- e.a.
- Informazioaren antolakuntza azkarra eta soziala:
- bilatzaileak (Google, Bing, Yahoo),
- RSS irakurleak (Google Reader),
- giza markadoreak (Delicious).
- e.a.
- Beste zerbitzu batzuk:
- idazmahai birtualak (Netvives, iGoogle),
- Disko gogor birtualak (Megaupload, Rapidshare, Dropbox)
- Musika eta telebista erreproduzitzaileak
- e.a.
Testua: Jose Luis Torrens
Suscribirse a:
Entradas (Atom)